PALABRADAS2021

@sobrehiladas
#palabradas2021
#palabrada*hilabetea*

>>> Brodatu proiektu parte-hartzailea! Lastima garai hauetan ezin garela elkartu…

Lagun batzuk elkartu gara SOBREHILADAS ezizenaren pean. Gure grina brodatuaren inguruko aferak partekatzea, orratz-maitaleak amankomunean jartzea eta eskuz brodatzeaz disfrutatzeko proposamenak garatzea da. Momentuz, nonbaitetik hastearren Instagramenko kontua ireki dugu –@sobrehiladas-, eta gure lehenengo hari-proposamena hauxe da: #palabradas2021

Urteko hilabete bakoitzeko hitz bat brodatzean datza. Hari, orratz eta hitzen bidez urteko sentierak elkarretaratzea ariketa eta emaitza ederra izan daitekela uste dugu.
Brodatuaren bidez inoiz idatzi izan baduzue, jankingo duzue hitzek hartzen duten indarra. Ez bakarrik ukimenaz hornitzen dituzulako, baizik eta zure baitan haiekin sortzen den erlazioa oso berezia delako.

Gauza horrela doa: behin hilea bukatuta, hitza erabakitzen duzu eta “harietara” jartzen zara. Hilabete osoa daukazu brodatzeko, argazkia egiteko eta partekatzeko, hau da, urtarrila bukatzean hitza brodatzen hasi eta otsaila osoa duzu guri bidaltzeko, denbora nahiko lasai hartzeko eta bidea disfrutatzeko ;)

º º Hitza edozein izan daiteke, noski. º º
Erreala edo asmatua, ondo pentsatua edo ausaz hautatua… edozein hizkuntzatan.
Hamaika kolorez edo txuribeltean brodatuta egon daiteke,
oihal espampatu edo neutro baten gainean.
soila edo apaingarriz betea, puntada konplexu edo oinarrizkoekin,
teknikoki garaiezina edo baldarra, txikia edo handia;
oihal, paper edo sukaldeko koladorearen gainean egina, askatasun osoz!
º º Hitz bakoitza orratzez eta hariz idatzita egotea da baldintza bakarra. º º
º º Eta hilabetea igaro ondoren hitza hartzea.º º

Guk Instagrameko kontuan argitaratuko ditugu eta amankomunean jarriko ditugu argazki konposizioetan, hilabeteka, sasoika, eta noski urtea osatzean! Nik ere blogean tarteka jarriko ditut, IG-ko konturik ez baduzu ez dituzu galduko, lasai ;)
Oso interesgarria iruditzen zaigu guztiak elkartzean sortuko diren gauza amankomunak eta ezberberdinak deskubritzea, uste dugu gauza ederrak gertatuko direla.

_ _ _ _
Zure #palabradas2021 partekatu ditzakezu
IG bidez (@sobrehiladas) edo posta elektronikoz (sobrehiladas@gmail.com)

_ _ _ _


Prest urtarrilarekin hasteko?
#palabradaenero / #palabradaurtarrila

Instagramako kontuan joango gara ideiak, hor baita egiten diren lanak eta puntu egokien tutorialak inspirazioa eta burua ondo elikatuta egoteko.

ANIMATU ETA ZORROZTU ORRATZAK!
#palabradas2021

º º º

*** Información en castellano aquí.

1 comentario en “PALABRADAS2021”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s